Durangoko EH Bilduk debate publikoa egin gura du, eta horretarako eskaera luzatu dio gobernu taldeari. Koalizioak uste du udalak herritarren arteko hausnarketa eta eztabaida sustatu behar dituela udal espazio eta hedabide publikoetan. Horrela, debatea San Agustin lako areto batean eta Durango Irratiaren bidez garatzea proposatu du. Durangon hauteskundeetarako aurkeztutako bost hautagaitzen arteko eztabaida izango litzateke. Bi saiotan burutuko litzatete, euskaraz eta gazteleraz.
Gobernu taldearen erantzunik jasotzen ez badute, mozio bat aurkeztuko dute koaliziokoek.