Zerrendaren aurkezpenean, orain arte EAJk Durangoko Udalean egin duen lanari buruz berba egin du Aitziber Irigorasek: "Udalean egindako lana ederto ezagutzen duzu. Durango ongizatean hazten ikusi duzue, estaldura sozialean, modu bizian. Ez dugu inor bide ertzean utzi, nahiz eta azken urteetan bizi izan ditugun garaiak errazak ez izan".
Datozen lau urteetarako prestatu duten programa "durangar guztiak aintzat hartzen dituen bakarra" dela azaldu dute jeltzaleek. Pertsona da ardatza lema erabiliko dute hauteskunde kanpainarako. Herritarrekiko konpromisoa nabarmendu du Irigorasek: "Berba ematen dugu, nahiz eta gaur egun gauza bitxia izan. Eta gure berba bete egiten dugu. Konprometitu egiten gara pertsonekin".
Pasa den astean EH Bilduk aurkeztutako mozioak ere hartu ditu ahotan gaur egungo alkate eta EAJko alkategaiak: "Guretzat Durango da funtsezkoena. Ez dugu bete ezin diren kontuak promesten, ez ditugu 16 mozio aurkezten osoko bilkuran antzerkia egiteko. Ez ditzagun herritarrak nahastu, ezta gatazka artifizialik zabaldu. Gure herrian lan asko dago egiteko, eta zinez esaten dizuet Durangoren alde ahaleginik zintzoena eta eraginkorrena egiteko konpromisoa hartzen dugula.
Durangoko EAJko kideez gainera, ekitaldian egon dira Aitor Esteban Espainiako kongresuko Euskal Taldearen Bozeramailea, eta Ana Otadui Elorrioko alkatea eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako presidentetzarako hautagaia. Bestalde, Irigorasek oroimen berezia izan du urtarrilean hildako Natxo Martinez zinegotziarentzat.
Hona hemen Durangoko EAJren zerrenda:
1. AITZIBER IRIGORAS ALBERDI: Zuzenbidean doktore. Unibertsitateko irakaslea. Durangarra. Euskalduna.
2. MARIA JOSÉ BALIER: Abokatua. Aholkulari fiskalean diplomatua. Durangarra. Euskalduna.
3. IKER OCEJA SOBRON: Tailer mekanizatuko arduraduna. Durangarra.
4. GOIZTIDI DIAZ BASTERRA: Aho eta aurpegi masailetako kirurgian lizentziatua .Durangarra . Euskalduna.
5. HUMBERTO JAIO SAGASTI: Merkataritzako peritua. Gaur egun kontularia. Durangarra . Euskalduna.
6. JOSE MARI ANDRES IBAÑEZ DE GARAIO: Kalitate Saileko arduraduna. Durangarra.
7. OLAIA ALBIZU GALLASTEGI: Informatika injinerua. Durangarra. Euskalduna.
8. HARRI GURIDI ORDEÑANA: Marketing eta publizitatean goi mailako gradua. Merkataritzan langilea. Durangarra. Euskalduna.
9. FÉLIX EGIRAUN BILBAO: EHUn Enpresa eta ekonomi zientzietan lizentziatua. Tabira Berezin komertzial. Enpresei informatika mantentze lanak. Durangarra. Euskalduna.
10. NEREA URIEN AZPITARTE: EHUn Soziologian lizentziatua. EHUn Lan Harremanetan lizentziatua. IFASeko (BFA) Pertsonen Zuzenbideko Departamentuko Burua. Durangarra, Euskalduna.
11. MILA ATXOTEGI IRAOLAGOITIA: Durangarra . Euskalduna.
12. JUAN MIGUEL BARRENETXEA AREITIO: Pentsioduna. Durangarra . Euskalduna
13. MALEN URKULLU ARIETA-ARAUNABEÑA: Hizkuntza Modernoetan graduatua. Ingeles eta hizkuntzalaritzan espezializatua. Euskararen Etxean Euskararen interpretazio zentruaren arduraduna. Durangarra. Euskalduna.
14. MIREIA ELKOROIRIBE ZENIKAONANDIA: Turismoan diplomatua. Komunikazio teknikaria. Durangarra. Euskalduna.
15. IÑAKI DIAGO AIZ: Durangarra.
16. MARIA ISABEL KAPANAGA RUIZ DE LOIZAGA: Zientzia Kimikoetan lizentziatua. Durangarra. Euskalduna.
17. JAVIER LEGORBURU ARIETA-ARAUNABEÑA: Durangarra.
Euskalduna.
18. SARA OCEJA SALAZAR: Arkitektua. Durangarra. Euskalduna.
19. MIKEL URIZAR BERNAOLA: Historian lizentziatua (Duestuko unibertsitatea). Durangarra. Euskalduna.
20. SERGIO MURILLO CORZO: Enpresen Administrazioetan lizentziatua. Durangarra. Euskalduna.
21. IÑAKI MARDARAS ALZIBAR: Industria Teknikarian injinerua. Durangarra. Euskalduna.
22. JULENE ZAMALLOA FUENTES: Turismoan graduatua ( Deustuko unibertsitatea). Hotelen zuzenbidean graduondokoa Les Roches International School of Hotel Management Suiza. Durangarra. Euskalduna.
23. JAIME OCEJA SALAZAR: Kalitatean teknikaria. Durangarra. Euskalduna.
24. ANDONI IRUARRIZAGA AMANTEGI: Makina Erreminta. Durangarra. Euskalduna