2015/04/18 20:00 - 21:30
Sinopsia:
Pintore bat, musikari bat, aktore bat eta bi idazle antzoki baten erdian. Agian ez dute pintatuko, idatziko, aktuatuko; agian bai. Maite duten jendearen izenak esaten dabiltza. Beren bizitzan zehar zerbait erabakigarria esan dien jendearen izenak oroitzen. Hildakoen izenak dira askotan, aspaldi ikusi gabeko jendearenak besteetan, momentu labur batez ezagututakoenak zenbaitetan.
Zer dago benetan norberetik norberarengan, besteek eginak bagara? Edo beste modu batera esanda, zer geratzen da guretik, guk esandakoez edo isildutakoez, besteengan?
Metrokoadroka antzerki taldearen obra.
Sorkuntza eta antzezleak: Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Oier Guillan, Ander Fernandez, Asier Sarasola