Zap'ing lehiaketako irabazlea

Anboto 2015ko api. 13a, 17:17

Zapaburu gazte konpartsak antolatutako film laburren lehiaketan hamar talde parte hartu dute asteburuan. Kapikua zen gaia, objektua enbutua, eta esaldia Alea jacta est. Plateruenean egin zuten proiekzioa eta sari banaketa.

Plateruena bete egin zen sortzaile gazteek landutako bideoak ikusteko. Hamar taldek parte hartu dute lehiaketan, eta Informazio zerbitzua izeneko filma izan zen irabazle, epaimahaiak hala erabakita. Bestalde, publikoaren saria Kartilago lanak jaso zuen.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!