EH Bilduko kideek batzarra egin dute Plateruenean, eta %97ko babesagaz onartu dituzte zerrenda zein programa; gainerako %3 abstenitu egin dira. Ostean prentsarako agerraldia egin dute. Bertan aurkeztu dute Maeztu alkategai lez, eta adierazi dute Durangon gobernu aldaketa emateko gogoz daudela. Beraz, hauteskundeak irabazteko mezu esperantzagarria zabaldu gura izan dute. Oinguen bai da kanpainarako aukeratutako lema. Maeztuk adierazi du aldaketa gogoa dagoela Durangon, eta orain gutxi arte ezinezkoa zirudiena posible dela uste du. Nelson Mandelaren adierazpen bat erabili du islatzeko sinistuz gero ezinezkoa dirudiena ere posible dela lortzea.
Ezkertiar eta abertzale direnak zatituta egon dira Durangon 2003az geroztik, eta koalizio bateratuak erakusten du barne zauriak itxi eta aurrera begira indarrak batzeko apustua egin dutela. Azken urte bitik hona, gutxi gorabehera, nazio mailako elkarlanari eutsi eta lan bateratua garatu dute udaleko talde biek. Bestalde, Maeztu Eusko Legebiltzarreko parlamentari ere bada, eta Gasteizeko ganberako bozeramaileetako bat da gainera. Maeztuk esan du ibilbide horretan ezberdintzen dituztenak baino batzen dituztenak hartu dituztela kontuan, eta "esfortzu" hori "herritarrek eta eragileek merezi dutelako" egin dutela.
Bestalde, azken hileetan lantaldeka landu dituzte proposamenak aurkeztu dituzte, eta bertaratutako 90 lagunen artean bozkatu egin dituzte hauteskunde programan sartzeko. Hauek dira porposamen batzuk:
-Udalbatzarrak herri batzar bihurtzea
-Udaltzaingoan gertutatsuna jorratzea
-Herritar eta eragileentzako elkarbizitzarako bulegoa sortzea
-Kultur eskaintza koordinatzeko kultur mahai bat sortzea
-Euskararen erabileraren aldeko kontzientziazioa sustatzea
-Gazte kontseilu bat egitea
-Gazteei begirako alokairu programa garatzea
-Udal ondare publikoa alokairura bideratzea
-Kaleratzeak egiten dituzten banketxeekin tratua etetea
-Zerga politika progresiboa ezartzea
-Zabor kudeaketaren inguruko kontsulta
-Landako Gunea urte osoan zabalik egotea
-Kontratazio eta diru-laguntzetan genero ikuspegia txertatzea
Eta hau da hauteskudeetarako zerrenda osoa:
1. Dani Maeztu Perez (40 urte, Abokatua eta Ingurumen Zuzenbidean masterra)
2. Eider Uribe Padilla (29 urte, Humanitate eta Enpresan lizentziatua)
3. Ion Andoni del Amo (40 urte, Gizarte komunikazioan doktorea)
4. Rosa Mintegi Egileor (57 urte, Irakaslea Landako eskolan)
5. Jon Bingen Landabidea Aranburu (28 urte, Topografian injinerua)
6. Aritz Bravo Zubillaga (26 urte, Biologoa eta Zientzia Politikoko ikaslea)
7. Iker Urkiza Quilez (35 urte, Informatikaria eta lan harremanetan diplomatua)
8. Marisol Juaristi Alberdi (54 urte, Irakaslea Matienako eskolan)
9. Aitor Beobide Abendibar (36 urte, Irakaslea Arrigorriagako institutuan)
10. Mireia Delgado Exposito (31 urte, Irakaslea Ibaizabal ikastolan eta Bilgune Feministako kidea)
11. Maitane Arginzoniz Lopez (24 urte, Gizarte ekintzako langilea)
12. Ines Etxegibel Alberdi (40 urte, Irakaslea eta Rugbi entrenatzailea)
13. Eloi Landia Ormaetxea (26 urte, Arkitektoa)
14. Ane Abanzabalegi Areitio (29 urte, Euskara irakaslea)
15. Joselu Bikandi Jaio (47 urte, Langileen ordezkaria industrian)
16. Uxue Alonso Mancisidor (36 urte, Musika irakaslea)
17. Unai Lizarralde Muñoz (27 urte, Psikologoa)
18. Mila Eizmendi Garmendia (57 urte, ostalaria)
19. Gorka Ormaetxea Velasco (23 urte, Fisika ikaslea)
20. Marilo Aldeanueva Viejo (69 urte, Irakasle jubilatua)
21. Jose Mari Bilbao Arteaga (70 urte, Delineante jubilatua)