Martxoaren 31

Otxandio eta Gernikagaz senidetzea proposatu du Durangoko Udalak

Anboto 2015ko mar. 27a, 10:41

Bozeramaileen batzordean bonbardaketagaz lotutako adierazpen instituzionala onartu dute EAJk, Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek; PP abstenitu egin da. Adierazpenean, 'Egia, Justizia eta Ordaina' batzordea martxan jartzeko borondatea ere agertu dute, besteak beste.

"78 urte iragan diren honetan, oraindik ere zalantzak eta argitu beharreko kontu asko dago; horrexegatik uste dugu aldarrikatu beharra dagoela orduan gertatu zena behin betiko argitu dadila". Sinatzaileek adierazi dute etorkizuna eraikitzeko bidean "ahanzturan ez erortzeko" konpromisoa dutela.

Bonbardaketaren eta Gerra Zibilaren biktima guztiei errespetua erakutsi diete, eta herritarrek jasandako faxismoa, diktadura eta errepresioa gaitzetsi dute. Otxandio eta Gernikagaz senidetzeko proposamena egin dute, eta 'Egia, Justizia eta Ordaina' batzordea sortzeko asmoa ere agertu dute. Batzorde hori interesa duten pertsona eta erakunde guztiei zabalduta egongo dela aurreratu dute.

Horrez gainera, egindako lanaren aitorpena eman diete gertatutakoaren oroimena gorde izan duten elkarte eta norbanakoei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!