Martxoaren 31

Espainiako eta Italiako ordezkariekin batzen ahaleginduko da udala

Anboto 2015ko mar. 25a, 16:08

1937ko martxoaren 31ko bonbardaketan estatu biek edukitako erantzukizuna onartzea eskatuko du udalak.

Durangoko Udala Espainiako gobernuaren ordezkariagaz eta Italiako kontsulagaz batzartzen ahaleginduko da, 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketan estatu biek eduki zuten erantzukizuna onartu dezaten. Batzar horretara, Durango 1936 eta Gerediaga elkarteak gonbidatzea ere erabaki dute. Bilduk eta Aralarrek eroan zuten eztabaida atzoko osoko bilkurara, duela hiru urte onartu zen mozio baten oinarrituta. Mozio hura Durango 1936 elkartearen izenean landu zen, eta aurrera egin ez duela ikusita erabaki zuten EH Bildu koalizioko alderdiek gaia berreskuratzea.

Atzo ez zen aurrera atera mozioa, baina EAJk eta EH Bilduk 2012an onartutakoari ekitea adostu zuten. “Batzarra egiteko hitza hartzen dut alkate moduan”, esan zuen Aitziber Irigorasek.

Mozioa ez zuten bozkatu, alderdi guztien artean batzordean adosteko helburuagaz.  PSE-EEk eta PPk ez dute uste gaur egungo gobernuek ordukoek egindakoaz barkamena eskatu behar dutenik, eta jarrera horren aurrean, mozioa atzeratzea proposatu zuen EAJk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!