Tabirako biribilgunea

Hasi dira Tabirako biribilguneko obrak

Anboto 2015ko mar. 23a, 13:02

Aldundiaren helburua segurtasuna hobetzea da, eta 2 milioi euroko aurrekontua dauka.

Bederatzi hilabete iraungo du Tabirako sarreran biribilgune berria egiteko obrak. Urtetan zehar hainbat istripu gertatu izan dira gune horretan, biribilgunera sartzeko bidegurutzean ezkerretara sartzeko maniobra egitearren, eta hori sahiestuta, segurtasuna hobetzea da obraren helburua. Biribilgunea BI-623 errepidearen barnean geratuko da lanak amaitzean.

Baina, biribilgunea mugitu ostean Durangora sartzeko aukera bat murriztuko da. Izan ere, orain arte Gasteiz Bidea kalera sartu zitekeen biribilgunetik, eta Aldundiko proiektuaren arabera, Intxaurrondo kalea zeharkatu eta buelta eman beharko da Gasteiz Bidean sartzeko. Tarte horretan, zortzi zebrabide pasa behar direlako oinezkoak arriskuan ipiniko direla ohartarazi zuen PSE-EEk. Hori dela-eta, mozioa aurkeztu zuen udalean Aldundiagaz batzartzeko eskatuz, eta EAJk ez beste guztiek babestu zuten. Proiektua udala informatu barik adjudikatu izana kritikatu zuten sozialistek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!