Arartekoa ipintzeko ideia proposatu dute DAZen inkestan

Anboto 2015ko mar. 18a, 14:50

Alde Zaharreko DAZ auzo elkarteak inkesta bat egingo du auzokideen artean, arazoen eta beharrizanen inguruan duten iritzia zein den jakin guran. Zaborrak, garbitasuna, zaratak, segurtasuna, espazio publikoaren erabilera, karkabak eta administrazioarekiko harremana dira landutako gaiak. “Jendea hurreratzen zaigulako proposatu dugu inkesta”, azaldu du DAZeko Agurtzane Irigorasek.

Auzotarren kezka iturri dira aspalditik gai horiek: “Inkestagaz erakutsi gura dugu bizilagunek babesten gaituztela”. Apirilaren 7a baino lehen entregatu behar dira orriak elkarteak Pinondo Etxean duen buzoian, edo Trapuzahar, Txoko Gozo eta Alberto Ileapaindegia komertzioetan. Inkestaren emaitzak psikologo bigaz aztertuko dituzte, eta horren ostean jakinaraziko dituzte zeintzuk diren.

DAZeko Jose Mari Arrillagak gogor kritikatu du udala, harreman faltagatik, eta, gai horrekiko kezkatik abiatuta, ararteko bat ipintzeko ideia proposatu dute inkestan. Irigorasen arabera, hauteskunde ostean tratu ona eduki gura dute udalagaz: “Ahal den heinean, udal gobernua berbera izan zein ez, aro berri bat hasi gura dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!