Inkestaren emaitzek diotenez, PSE-EE da hirugarren alderdia, botoen %9,5gaz eta aulki bigaz. PPk botoen %8 lortuko luke, Podemosen moduan, baina aulki bakarra beteta. Gobernua gehiengoz eratzeko hamaika zinegotzi behar dira Durangon; beraz, bai EAJk bai EH Bilduk akordioak beharko lituzkete.
557 durangarri galdetuta garatu dute ikerketa. Udalak aitortu du EAJ eta EH Bilduren artean ia berdinketa teknikoa aurreikusten dela: "Hauteskunde aurreikuspenak inoiz baino estuagoak aurkezten dira".
Kargudunen balorazioa eginda, Aitziber Irigoras (EAJ) alkatea da durangarren gogokoena, %15,1eko portzentaiagaz. Urdaspal Bolinaga (Bildu) bigarrena, %3,4gaz, eta Dani Maeztu (Aralar) hirugarrena %2gaz. Baina, zaila da hori hauteskundeekin alderatzea, EH Bilduk ez du-eta oraindik aurkeztu hauteskundeetarako hautagaia.
Herritarren kezkak
Udalak emandako datuekin jarraituta, langabezia eta aparkaleku falta dira herritarren kezka nagusiak. Gehiengoak uste du TAOk ez duela arazoa konpontzen, eta gainera, sistema hedatzea ez dute beharrezko ikusten %66k. Bestalde, %77k uste dute ez dela etxebizitza gehiago egiterik behar, eta 10etik 7,26ko nota ipini diote zabor-bilketa sistemari.