Aitor Aurrekoetxea filosofia irakasle eta arte kritikari durangarrak eskainiko du lehenengo hitzaldia, martxoaren 12an. El expolio de arte nazi izenburua du Aurrekoetxearen saioak, eta naziek artearekiko zuten obsesioaz ariko da.
Picassoren Gernika. Estiloaren eta portaeraren arteko artistaren zeregin bitala izenburukoa izango da bigarren berbaldia. Xabier Laka eskultore eta irakasleak eskainiko du, martxoaren 26an.
Javier Baldaren berbaldiak itxiko du Artea Ezaupide zikloaren aurtengo eskaintza. Memoriales. La guerra por otros medios izeneko berbaldia eskainiko du, Baldak, Durangon.
Artearen edertasunaren bilaketa eta gerraren suntsipena antonimoak dira, baina historian zehar lotura izan duten errealitateak ere badirela erakutsiko dute Artea Ezaupide zikloaren hamabigarren edizioan.