Larrialdietako beharginek Osasun Sailari eskaera zehatzak egin zizkieten, lan baldintzak eta gaixoentzako zerbitzua hobetzeko. Horien artean zeuden bigarren erizain bat eta anbulantzia medikalizatu bat ipintzea zentroan bertan. Izan ere, gertuen dagoen era horretako anbulantzia Gernikan dago.
Pilar Ríos sozialistak azaldu du ume batek oraintsu anbulantzia medikalizatua behar izan duela, baina ez zegoela erabilgarri. “Eusko Jaurlaritza ez zen familia horrek bizitako dramaren lekuko izan”.
Legebiltzarrak bigarren erizain bat ipintzea onartu zuen, eta EH Bilduk iniziatiba hori zelan dagoen galdetu dio sailburuari. Momentuz, baina, Jaurlaritzak ez du erabakia beteko.