Aukera Azokak hamargarrenez zabalduko ditu ateak

Anboto 2015ko mar. 9a, 13:40
Oarbeaskoa eta Guerrero, Dendak Bai elkarteko presidentea eta teknikaria

Dendak Bai elkarteak antolatutako azokan, %70, %80 eta %90erainoko deskontuak eskainiko dituzte 21 komertziok. Barikutik domekara burutuko da Landako Gunean.

Guillermo Oarbeaskoa Dendak Bai elkarteko presidenteak eta Araceli Guerrero teknikariak aurkeztu dute azoka prentsaren aurrean. Hamargarren edizioa beteko du aurten Aukera Azokak, eta 10.000 lagun batzea espero dute. Deneriko sektoreak egongo dira produktuak eskaintzen: moda, kirol arropa, oinetakoak, atseden sistemak, autoak, optikak... Doako azoka da, eta Landako Guneko aparkalekua ere ordu birako doan edukiko dute erosketak egiten dituztenek.

Barikuan zabalduko dute azoka, 10:00etan. Hortik aurrera, produktuen salmentaz gainera hainbat ekimen egongo dira bere bueltan: kafetegia, ludoteka, txu-txu trena, poniak... Antolatzaileek zozketa bat ere egingo dute erosleen artean; lehenengo saria 300 euroko txartel bat izango da, eta beste sari bi egongo dira 100 eurokoak. Elkarteko dendetan erabili ahalko dira txartel horiek.

Ordutegia:

-Barikua: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00

-Zapatua: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00

-Domeka: 11:00-14:00 eta 17:00-19:00

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!