Azoka solidarioa egin dute bigarrenez Udal Euskaltegian

Anboto 2015eko martxoaren 9a

Iaz arrakasta eduki zuela-eta, aurten berriro antolatu dute azoka solidarioa Udal Euskaltegian. Erabiltzen ez diren objektuak berrerabiltzea eta beharrizana dutenei laguntzea dute helburu. Arropa, jostailuak, liburuak... Denetariko gaiak eraman zituzten azokara euskaltegiko ikasleek eta beharginek. Horrela, 262 euro atera dituzte salmentatik, eta diru horregaz janaria erosi dute. JAED elkarteari dohaintzan eskaini diote jateko sorta, arazo ekonomikoekin dabiltzan pertsonei eta familiei emateko.


Gainera, soberan geratutako gauzak Munduko Arrozak jaialdian salduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!