Durangoko udalak diruz lagunduko ditu Saharako kanpamenduak

Anboto 2015ko mar. 2a, 16:40
Durangoko udaleko alderdietako kideak.

1975. urtean hasi zen Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio prozesua, eta oraindik amaitu gabe dago. Geroztik marokoarren jazarpena eta zapalkuntza jasaten ari direla gogoratu dute. Horregatik, Tinduf-eko (Aljeria) kanpamenduan dauden errefuxiatu sahararrei atxikimendua eta babesa erakutsi nahi izan die Durangoko udalak.

Adierazpen instituzional baten bitartez, udalak hartu dituen erabakiak jakinarazi ditu. Laguntzaz gain, Espainiako gobernuari eskakizun batzuk egin dizkio, afera honetan duen erantzukizun historikoa kontuan hartuta.

Alde batetik, orain dela 40 urte hasitako deskolonizazio prozesuari amaiera emateko bere erantzukizuna betetzea eskatu dio; bestetik, Deskolonizazio eta Lurralde Ez Autonomoen kontuetan Nazio Batuek finkatutako doktrina babes dezala; eta, azkenik, MINURSOri (Mendebaldeko Saharako Referendumerako Nazio Batuen Misioa) konpetentziak esleitu diezkazkioten arduratzeko deia luzatu dio. Azken hau lurraldean dagoen Nazio Batuen organu bakarra da.

Espainia Nazio Batuen segurtasun kontseiluko kide ez iraunkorra da orain, eta hori baliatu du Durangoko udalak eskakizun hauek egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!