40 Minutu Rock-eko irudiak, Aittu gazteen komunikabidearen eskutik

Anboto 2015ko mar. 2a, 15:04

Zapatuan 7.000 lagun inguru batu zituen 40 Minutu Rock presoen elkartasun jaialdiak. Goizeko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu bata pasara arte, hamabi musika talderen kontzertuez gozatu ahal izan zuten. Eguneko irudiak honako bideo honetan batu ditu Aittu Durangaldeko gazteen komunikabideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!