Legealdiaren balantzea herritarrekin batera egin gura dute Elorrion

Anboto 2015ko ots. 24a, 17:20

Datorren martitzenean, martxoaren 3an, batzar irekia egingo dute Iturrin, eta legealdiko proiektu nagusiak aztertuko dituzte.

Legealdia amaitzear dagoela-eta, azken lau urteotako gestioaren balantzea egingo du udalak. Baina, nobedade lez, herritarrekin batera egin gura dute balorazio hori. Izan ere, Joseba Mujika alkateordeak adierazi du partaidetza eta gardentasuna direla euren gobernuaren oinarriak. Martitzenean –Iturrin, 19-00etan–, legealdian burututako proiektuen berri emango dute: animalien ordenantza, igerilekuak edota Puia-Azkarretako zatikako plana, besteak beste. Etxeetan 22 gairekin osatutako galdetegi bat banatuko dute, eta gero, martxoaren 6an, 9an eta 10ean, kalean ipiniko dituzten mahaietan jasoko dituzte herritarren balantzeak.

Mujikak balioa eman dio udalak herritarren iritzia jakiteko landu izan duen dinamikari, eta kasu honetan ere nabarmendu du. Bere arabera, Donostian edota Bilbon balantze publikaok egin izan diren arren, orokorrean ez dago horretarako joera handirik. Elorrioren kasuan, aitzindari dira Durangaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!