'Jostunak' dokumentala aurkeztuko du Angel Oiarbidek Plateruenean

Anboto 2015eko otsailaren 19a

Durangoko Gure Esku Dagok antolatuta, bihar, barikua, 20:30ean emango dute dokumentala Plateruenean. Gure Esku Dagoko koordinatzaile nagusi Angel Oiarbide izango da bertan, aurkezle lanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!