Atzo kontzentrazioa egon zen Andra Marin mehatxuak salatzeko

Anboto 2015eko otsailaren 13a

Atzoko Andra Mariko kontzentrazioa

Atzo goizean indarkeria sexista kasu bat eman zen Durangon. Erasoari erantzuna emanez gaueko 20:00etan kontzentrazioa egin zuten Andra Mariko elizpean. 

Durangon, aste betean bi eraso sexista kasu izan dira, eta 2015ean, dagoeneko, jakitera eman den laugarren erasoa izan zen atzokoa. Jende ugari batu zen Andra Marin "emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez" lelopean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!