Etxebizitzaren inguruko bando faltsuak agertu dira

Anboto 2015ko ots. 9a, 10:55

Azken aste bietan etxebizitza politikagaz lotutako bando faltsu batzuk agertu dira Durangoko kaleetan. Udalak gazteei begira hiru neurri hartu dituela azaltzen da bertan. Lehenengo, banketxeen jabetzan dauden etxeak gazteen alokairurako izango direla, eta prezioa ez dela 100 euro baino gehiagokoa izango. Bigarrenik, Durangoko babes ofizialeko zenbait etxe ere gazteen eskura ipiniko direla, eta errenta ez dela 100 eurotik pasako. Eta, hirugarrenik, Etxebizitza Agenda izeneko plana sortuko dela. Horren arabera, herritarren jabetzako etxe hutsak alokairuan ipiniko lirateke, eta udalak bitartekari lana egingo luke jabearen eta gaztearen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!