Gizon bat atxilotu dute neskalaguna jotzea egotzita, eta aitortu egin du

Anboto 2015ko ots. 9a, 09:47

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, genero indarkeria egotzita. Emakumea izan zen abisu eman zuena, eta adierazi zuen ez zela eraso egiten zion lehenengo aldia. Gizonak aitortu egin du. Mugimendu feministak protesta deitu du biharko.

Atzo arratsaldean gertatu zen. Ertzaintzaren arabera, emakumeak lan egiten duen etxean agertu zen bere bikotekidea, eta irainka eta joka hasi zitzaion. Une batean erasoaldia sahiestea lortu zuen, eta zarataka hasi zen. Orduan, erasotzaileak hanka egin zuen.

Gero, emakumeak Ertzaintzari abisu eman zion. Poliziek, emakumeak aurpegian, ukondoan eta saihetsetan urradurak zeuzkala ikusi zuten etxera joatean. Ondorioz, ospitalera eroan zuten. Gizona atxilotzeko lanari ekin zioten, baina bera agertu zen komisaldegian, eta erasoa egin izana aitortu zuen.

Erasoaren aurrean protesta egiteko, mobilizazioa deitu du mugimendu feministak biharko, martitzena. 20:00etan izango da, Ezkurdin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!