Tabirako gaztetxea

"Udalaren pasibotasunaren aurrean, guk gure bideagaz jarraituko dugu"

Anboto 2015ko ots. 9a, 09:24

Hiaren 13rako batzarrera deitu dute 'Baguez gure espazio bila' dinamikako gazteek. Eskaera zehatza egin dute: Correosen eraikin zaharra.

“Gazteok ez gara zerura begira geratuko”. Hori da Baguez gure espazio bile dinamikako gazteek prentsa ohar bidez adierazi dutena. Duela hiru hilabete agerraldia egin zuten udaletxe parean, eta gazteek adierazi zuten elkartzeko, sortzeko eta ikasteko espazio baten beharra dutela herrian. Eskaera zehatza egin zuten, gainera: Correosen eraikin zaharra proposatu zuten. Baina ez dute udalaren erantzunik jaso, eta hurrengo pausoen berri eman dute: “Udalaren pasibotasunaren aurrean, gazteok gure bideagaz jarraituko dugu, Durangoko gazte guztiontzako espazio bat lortzera eramango gaituen bideagaz”.

Otsailaren 13rako batzar irekira deitu dute dinamikaren sustatzaileek, eta gazte durangar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera. 17:30ean hasiko da batzarra, Pinondo Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!