Hezkuntza digitalaren lehen topaketa egiten dabiltza

Anboto 2015ko ots. 5a, 12:40

Hezkuntza digitalaren lehenengo topaketa egiten dabiltza Gran Hotel Durangon, euskal eskola publikoko EHIGE, BIHE eta Sarean elkarteek antolatuta.

Gaur egungo errealitatetik digitalizaziorantz eman beharreko pausoen inguruan hausnartzen dabiltza, eta horretarako hainbat tailer antolatu dituzte. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ere agerraldia egin du topaketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!