Jose Mari Andresek ordezkatu du Natxo Martinez

Anboto 2015ko urt. 28a, 12:01

Martitzeneko udalbatzarrean, udal ordezkariek gogoan izan zuten urtarrilaren 11n hildako Natxo Martinez EAJko zinegotzia, eta minutu bateko isilunea egin zuten. 1999az geroztik udalean zegoen Martinez, eta Jai Batzordeko ardura izateagatik zen ezaguna, batez ere.


Omenezko isilunearen ostean, Jose Mari Andres Ibañez de Garayok hartu zuen Martinez ordezkatzeko kargua, eta ardurak bere gain hartu zituen. Aitziber Irigoras alkateak aurreratu duenez, Jai Batzordean, ostera, Iker Ocejak hartuko du erantzukizun handiena.  

Andres 2003-2007 legegintzaldian ere izan zen zinegotzi, eta merkataritza arloko ardura eduki zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!