Kulturgintza berbagai aurtengo Topaldian

Anboto 2015ko urt. 29a, 09:00
Goizeko mahai-inguruetako bat.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Topaldiaren XII. edizioa izan zen atzo Durangoko Elkartegian. Kulturgintza izan da aurten aukeratutako gaia, eta horretaz berba egiteko hainbat hizlari etorri ziren. Guztira, 70 bat lagun batu ziren, eta Josune Ariztondo Kultura diputatuak ere parte hartu zuen topaketan.


Hiru atal izan zituen jardunaldiak. Lehena, kulturgintzak euskararen eta euskaldunon komunitatearen garapenean daukan garrantziaren ingurukoa. Bigarrena, tokiko eragile euskaltzaleek kulturgintzan duten egitekoa aztertzeari buruzkoa. Eta hirugarrena, eragile euskaltzaleen adibideak kontatze aprobetxatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!