Ikastaroan izena emateko azken eguna otsailaren 13a izango da. Udaleko Euskara Sailak Pinondo Etxean duen bulegora joan behar da matrikula egiteko. Ikastaroan Aisa programaren lehenengo liburuak eta irudiz osaturiko hiztegi bat erabiliko dituzte; azken hori doan emango zaie ikasleei.