Zapatu honetan zabalduko dute txiki park gunea Landakon

Anboto 2015ko urt. 21a, 12:15

Maiatzera arte, asteburuetako arratsaldeetan egongo da zabalik, 17:00etik 20:00etara. Haurrentzako jolas parkean, 2 eta 5 urte bitarteko umeei zuzendutako jolasak eskainiko dituzte.

Asteburuetan eta jai-egunetan zabalduko dute txiki park Landako Gunean. Hori izango du egutegia, baldin eta erakustazokan ekintzaren bat programatuta ez badago. Aurreko urteetan moduan, sarrera doakoa izango da.

2007an eratu zuten lehen aldiz haurrentzako gune berezia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!