Kontzentrazioa deitu dute zapatuko eraso sexista salatzeko

Anboto 2015eko urtarrilaren 20a

Gaur izango da mobilizazioa, 20:00etan, Andra Marin. Zapatu gauean, 22:30ean, izan zen erasoa. Kalean bikotea jo eta gero udaltzainek atxilotu egin zuten gizona. Durangoko Udalak erasoa gaitzetsi du, eta babesa azaldu dio emakumeari.

Zapatu gauean izan zen erasoa. Ertzaintzak azaldu duenez, arpegian kolpatu zuen gizonak bere bikotea, eta osasun arreta hartu zuen ospitalera joan beharrik izan barik. Ertzaintzako prentsa bulegotik azaldu dutenez, bikotekideak ez du salatu gura izan, baina kalean izandako gertakariak izanda, atestatua egin dute eta 39 urteko ustezko erasotzailea asteon epaitegitik pasatuko da.

Udalak ere bat egin du mugimendu feministak deitutako mobilizazioagaz, eta bertara joatera animatu ditu herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!