Batzarrean hainbat alor landuko dituzte: Politika sozialak, euskalduntzea, gazteen arloa, azpiegiturak, feminismoa eta elkarbizitza, besteak beste. Durangoko Udalean "ziklo-aldaketari bide emateko garaia" da EH Bilduko kideen berbetan. Prentsa oharrean azaldu dutenez, "ziklo aldaketa herritarrekin batera egin beharko da, bakoitzak bere esparruan eta ahal duen heinean, lanean gabiltzan ezkerreko eta euskaldun guztiak elkarlanean".