Artea eta ekonomia landuko dituzte Bizidun elkartekoek hitzaldietan

Anboto 2015ko urt. 16a, 11:05

Bizidun elkarteak hainbat hitzaldi antolatu ditu urtarrilaren 21erako eta urtarrilaren 28rako. Bi gai jorratuko dituzte hitzaldietan. Urtarrilaren 21ekoan "Arte Errenazentista eta Barrokoa" gaiarekin arituko dira eta urtarrilaren 28an "Ekonomia eta Boltsa" izango dute solasgai.

"Arte Errenazentista eta Barrokoa" hitzaldia arratsaldeko 16:30etan hasiko da Satur Peña, artearen historian doktoratua, hizlari moduan arituko delarik. "Ekonomia eta Boltsa" hitzaldia ere 16:30etan hasiko da, ekonomian aditua den Juan Luis Elorzaren eskutik. Hitzaldi biak toki berean izango dira, Intxaurrondo kaleko Behargintzan, "Atxondo gelan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!