2015/01/18 18:00 - 19:30

Antzerkia: "Kixote"

Antzerkia: "Kixote"
San Agustin kulturgunea, Durango

Zornotzako Markeliñe antzerki taldeak estreinatu berri duen lana da Kixote.

“Zergatik izan behar dugu denok berdinak?” eta “zer gertatzen da gizarteko arauetatik kanpo geratzen garenean?”; horiek dira, besteak beste, antzerki taldeak planteatu dituen galderak. Izan ere, Kixote pertsona konbentzional bihurtu gura du Santxok, baina horrela haren nortasuna galduko luke lagunak. Beraz, bestelako galdera bat ere mahaigaineratzen du obrak: “Santxok zergatik ez dio uzten Kixoteri bere ametsetan murgilduta bizitzen?”. Lagunari hegalak moztu, edo aske eta den bezalakoa izaten utziko dion erabaki beharko du Santxok.

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!