2015/01/17 20:00 - 21:30

Antzerkia: "De cuerpo presente (una comedia de muerte)"

Antzerkia: "De cuerpo presente (una comedia de muerte)"
San Agustin kulturgunea, Durango

Glu-glu antzerki taldearen lana da.

Sinopsia:

Eguzki beroaren beste aldean izango zara egunen batean. Orduan, zure hurkoenak zuk utzitako guztia banatzen hasiko dira. Gaubeilan bertan izango zara, gorpu, eta maite dituzun etxekoek jada arimarik gabeko zure gorpua baino ez dute ikusiko. Baina, hala ere, zer gertatuko litzateke, zu hilkutxan zaudela, zure inguruan esaten eta gertatzen den guztia entzun eta ikusiko bazenu?

Gaubeila oroitzaildia da, zuk utzitako arrastoa sentitzen dena, zuk utzitako hutsunea haiengan… Une batez, bada, heroia zara, pertsona ona izan zara eta egin duzun guztia ezin hobeto burutu duzu. Beno, ia dena… herentzia salbu. Familiakide bakoitzak jasotakoa baino gehiago espero zuen, eta, gutxiago besteentzat.

Antzerki lan hau eskuzabaltasunaren eta diru-gosearen gainekoa da, dohainei eta zitalkeriari buruzkoa. "Niri gehiago eta zuri gutxiago"ri buruzkoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!