Bisita antolatu dute hondakinak kudeatzeko instalazioetara

Anboto 2015ko urt. 14a, 09:37
Berrizko konpostaje planta bisitatuko dute, besteak beste.

Urtarrilaren 20an bisistatuko dituzte Berrizko konposta egiteko instalazioa, Zornotzako ontzien banaketa eta sailkapenerako instalazioa eta Traperos de Emausen Berziklatu instalazioa. Bisitara joateko urtarrilaren 15a baino lehen eman behar da izena.

Hondakinak kudeatzeko hainbat instalazio ezagutzeko bisita izango da urtarrilaren 20koa. Durangoko Agenda 21eko herritarrren foroetan sortu zen instalazioak ezagutzeko gogoa, eta horregatik antolatu dute bisita.

Goiz osoko kontua izango da: Autobusa Elkartegi aurretik irtengo da 09:00etan eta bazkal ordurako bueltatuko dira. Berrizen hondakin organikoei egiten zaien tratamendua ikusiko dute konposta egiteko instalazioan. Zornotzan Bizkaiko Zabor Berziklategiko instalakuntzak daude, eta ontzien banaketa eta sailkapena egiten dute bertan. Traperos de Emaus elkartearen Berziklatu egitasmoa ere ezagutuko dute azkenik. Ortuellan dago instalazioa eta tamaina handiko hondakinekin egiten dute lan.

Izena emateko prospe01@prospektiker.es helbidera idatzi behar da urtarrilaren 15a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!