Guardia zibilek amaitu dute Intxaurre elkarteko miaketa

Anboto 2015ko urt. 12a, 15:11

Gaur goizeko sarekadaren testuinguruan, Guardia Zibila Durangoko Intxaurre elkartean sartu da. Ordu bi pasa egin dituzte bertan, elkartea miatzen. Ehun bat herritar hurreratu dira Intxaurrera, miaketaren kontra protesta egitera. Eskutan,  "Konponbide garaia da. Errepresiorik ez" dioten kartelak dauzkate euretako batzuk. Gaurko eta biharko manifestazioak deitu dituzte protestarako, 19:30ean Andra Marin hasiko dira mobilizazioak.

Intxaurrera Guardia zibilen zazpi patrol hurreratu dira. Ertzaintzaren furgoneta bat ere bertaratu da.

Miaketa egiten ibili diren bitartean, hamarnaka herritar gerturatu da Intxaurre aurrera, operazioaren kontra protesta egitera. Miaketa amaitzerakoan, "Alde hemendik, utzi bakean" ohiukatuz agurtu dituzte bertaratuek Guardia zibilak.

Durangoko Azokan Elkartasun Denda lez erabilitako lokal bat ere miatu du Guardia Zibilak.

Guardia Zibila Intxaurren eta jendea protestan:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!