Baina alderdiak erabakita dauka Podemosen izenean ez dela udal hauteskundeetara aurkeztuko. Horregatik, zirkuluak nahia agertzen badu, hautes-plataforma bat sortu beharko du. “Herritar guztiei zabaldutako hautes-plataforma izango da, eta hautagai izan gura dutenek primarioak pasa beharko dituzte”, adierazi du Riosek. Onartu du ikusmina sortu dela, eta zundaketei buruz honako hau dio: “Podemos indarrez eta ilusioz sartu da, edukiengatik eta metodologiagatik: partaidetza eta justizia soziala lortzera goaz. Gizartean arazo jakinak daude, eta alderdiak ez dabiltza sasoi honetara egokitzen”.
Ekainean osatu zuten hainbat lagunek Durangaldeko zirkulua. Azaroan 90 bat zeuden alderdian inskribatuta, baina zirkuluan edonork hartu ahaldu parte.