Durangoko Udalak izotz pistaren balorazioa egin du prentsa ohar bidez. Erabiltzaile gazteak nagusitu direla nabarmendu dute: 4.823 neska-mutiko ibili dira, eta helduak, berriz, 1.646 kontatu dituzte. Hamargarren urtea izan du izotz pistak. Ander Gorrotxategi gazteria eta kirol zinegotziak azaldu duenez, "Gaur egun Durangoko izotz pista inguruko herrientzat eta Bizkaiarentzat erreferentzia puntuko aisialdi jarduera bihurtu da.