Salerosketak Be Euskaraz ekimeneko abenduko sariduna 327.382 zenbakia da

Anboto 2015ko urt. 7a, 11:04

Arteka liburu dendan banatu dute zozketaren zenbaki sariduna. iPad elektronikoa irabaziko du zenbaki horren jabeak. Ordezko zenbakia Mendi erropa dendan banatu dute, eta 317.649 zenbakia da.

Ekimen honekin, Durangoko dendetan erosketak euskaraz egitea bultzatu eta saritu gura du ITG taldeak. Hilero zozketa egiten dute, eta urtarrilaren 1ean egin duten azken hau, hamalaugarren zozketa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!