BizkaiaGO! parte hartze egitasmoa Durangora ekarriko du zapatuan EAJk

Anboto 2014ko abenduaren 12a

Ehun herritar baino gehiago batuko dira bihar eguerdian Landako Gunean, Durango eta Bizkaia mailako proposamenak helarazteko. Bizkaia Buru Batzarreko presidente Itxaso Atxutxak parte hartuko du ekitaldi horretan.

Bizkaiko EAJk herritarren proposamenak entzuteko martxan ipini duen egitasmoa da BizkaiaGO! eta bihar, Landako Gunean, 12:15ean ipini dute hitzordua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!