Podemos alderdiak jostailuak batuko ditu barikuan

Anboto 2014ko abe. 11a, 16:18

Podemos-Ahal Dugu alderdikoak Pinondo Etxean egongo dira, 18:00etatik 21:00etara, eta jostailuak eroateko deia egin dute. Gero Caritasi emango dizkiote.

Irribarreak oparitu kanpaina martxan ipini dute Podemoseko kideek: "Bizi garen pobrezia egoeran, umeek ere zerbait eduki dezaten oparitzat, irribarre bat egin dezaten". Bihar batuko dituzte jostailuak Caritasi emango dizkiote, beharra daukaten familiei eskaintzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!