2.000 bonu ipini dituzte Kutxabanken eskuragarri, urtarrilaren 5era arte. Herritarrek hamar euroko laguntza jasoko dute, bost euro ordainduta hamabost balio duen bonua hartuko dutelako. Aitziber Irigoras alkatearen arabera, merkataritza txikia eta herritarrak laguntzea da helburua. Kontu korronte bakoitzeko bonu bakarra eskuratu ahalko dela, eta erosketa hamabost eurotik gorakoa izan beharko dela ere azaldu du.
Dendak Bai merkatarien elkartea ere ekimenaren parte da. Guillermo Oarbeaskoa ordezkariak esan du urtarrilean 80 bat dendak parte hartu zutela, eta bonuak agortu zirela.