Work-kafe erraldoia egingo du Sarek

Anboto 2014ko abenduaren 1a

Abenduaren 7an izango da solasaldi erraldoia, eguerdiko 12:00etatik 13:00era. Euskal presoen sakabanaketaren aurkako sare herriatarrak 'sarekide' izateko gonbidapena egingo du.

Sare mugimendu herritarrak euskal presoen sakabanaketaren kontrako liburuxka bat argitaratu du, eta mundu osoan zehar zabaldu gura du. Horretarako, liburuxka ahalik eta esparru gehienetan partekatzeko, sarekide izateko deia egin du. Herririk herri dabiltza sarekideak lortzen, eta Durangoko Azokan ere emango dute aukera. Abenduaren 7an work-kafe edo solasaldi erraldoi bat egingo dute, 12:00etatik 13:00etara, Landako Gunearen inguruan. Amaieran, argazki bat aterako dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!