Bihar, azaroak 29, arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia. Arrantzara dantzan! Irrien Lagunak-en ikuskizuna egongo da lehenengo, eta gero, umeentzako tailerrak edukiko dituzte 18:00etatik 20:00etara. 10 urtetik beherako umeentzat prestatutako tailerrak izango dira. Tailerren ostean, gaztaina erreak eta taloa izango dituzte jateko.
Ikuskizunerako eta gaztainak jateko sarrerak 2 euro balio ditu ikastolan erosiz gero. Bihar bertan Plateruenean 4 eurotan salduko dituzte sarrerak. 3 urtetik beherako umeek doan izango dute sarrera.