Lekukoen laguntzari esker, lagun bat inputatu dute

Anboto 2014ko aza. 27a, 14:20

Hilaren 16an andra bat harrapatu zuen auto gidari batek, eta ihes egin zuen. Herritarren laguntzari esker pertsona bat auzipetu dute.

Frai Juan Zumarraga kalean gertatu zen istripua, andrea zebrabidea zeharkatzen zebilela, eta andrea ospitalera eroan behar izan zuten ondorioz. Auto gidariak ihes egin zuen, eta horregatik, Udaltzaingoak lekukoen laguntza eskatu zuen.

Gaur jakitera eman dutenez, laguntza horri eskerrak pertsona bat auzipetu dute, istripuaren eragilea izan delakoan. Herritarrek emandako laguntza eskertu du Udaltzaingoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!