Sua sortu da Fumbarri fundizioan

Anboto 2014ko aza. 19a, 13:34

Fumbarri enpresaren atzealdeko fatxadak su hartu du gaur, eta suhiltzaileak sua amatatzera joan behar izan dira. Beharginek ez dute kalterik sufritu.

Pieza bat soldatzen zebiltzala, ezustean su hartu du Fumbarri enpresako fatxada batek. Ondorioz, kea zabaltzen hasi da San Roke inguruan. Larrialdi egoera aktibatu dute, eta behargin gutziak onik atera dira kalera. Suhiltzailei deitu diete, eta dagoeneko sua amatatze dabiltzala esan dute, azkeneko lanetan.

Anbulantzia ere bertaratu da, baina ez da inor artatzeko beharrik egon. Enpresaren kaltea baloratu beharko dute orain.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!