Andra batek jasandako istripua argitzeko lekuko bila dabiltza

Anboto 2014ko aza. 18a, 17:06

Domekan istripua jazo zen Frai Juan Zumarraga kalean. Auto batek andra bat harrapatu zuen zebrabidea pasatzen zebilela, eta ospitalera eroan behar izan zuten. Udaltzaingoak lekukoen laguntza eskatu du.

Arratsaldeko 17:45 inguruan gertatu zen istripua. Andra bat zebrabidea zeharkatzen zebilen, eta auto batek harrapatu egin zuen. Anbulantzian eroan zuten ospitalera, eta oraindik han jarraitzen duela esan dute udaleko ordezkariek. Udaltzaingoak gertatutakoa ikertu gura du, eta han egondako lekukoen laguntza eskatu du. Informazioa eman gura duenak, 94 603 00 10 telefonora deitu behar du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!