Martxan dago Dendak Bairen outlet-a

Anboto 2014ko aza. 18a, 17:00

Dendak Bai merkatarien elkarteak zerbitzu berri bat ipini du martxan asteon: Durango Shopping deitzen den outlet-a.

Horrela, elkartean dauden komertzioetako gaiak egongo dira salgai, soberan geratutakoak edota aurreko denboraldietakoak. Saibigain kalean, Maristak ikastetxearen ondoan dago, eta hilaren 29ra arte hiru dendak erabiliko dute: Bilma Boutique, Katy Oinetakoak eta Mancisidor bitxi dendak. Gero, urtean zehar aldizka zabalduko dute, komertzioak txandakatzen joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!