Desfribiladoreak ipini dituzte Durangoko udaltzainen autoetan

Anboto 2014ko aza. 17a, 12:35

Pertsonal ez-sanitarioek erabiltzeko moduko desfribiladoreak direla azaldu dute prentsa ohar bidez:
“udaltzain guztiek izan dute prestakuntza-ikastaro bat desfibriladoreak zelan erabili ikasteko; aurrerantzean tresneria hobeagoa izango dugu era honetako larrialdiei aurre egiteko”.

Larrialdi kasuetan erabiltzeko desfribiladoreak orain arte Durango Kirolak-en zeuden, kirol instalazioetan derrigorrezkoa delako. Oraindik aurrera, udaltzainek ere izango dituzte eskura aparatuak, tresna elektroniko eramangarriak kotxean izango dituzte eta.

Durangoko udaltzainek desfribiladoreak erabiltzeko ikastaroa jaso dute. Azaldu dutenez, aparatuak pertsonal ez-sanitarioek erabili ditzaten daude pentsatuta. Desfribiladoreek 3.200 euro balio izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!