Biktimak oroitu dituzte

Anboto 2014ko aza. 11a, 17:39

Eusko Legebiltzarrean eta beste hainbat herritan egin lez, indarkeria politikoaren biktimak oroitu dituzte Durangon.

Memoriaren Eguna zen atzokoa, azaroaren 10a. Horregatik, indarkreria politikoaren biktimak oroitu zituzten Durangon, Udalak sustatuta. Ezkurdin izan zen ekitaldia, eta lore eskaintza egin zuten biktimei eskainitako monolitoan. ETAk hildako Epifanio Vidal eta Jesus Mari Pedrosaren alargunek, Rosa Vadillok eta Mari Carmen Hernandezek hurrenez hurren, egin zuten lore eskaintza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!