Durangoko txosna batzordeak ekarpen ekonomikoa egin dio Ziburuko ikastolari

Anboto 2014ko aza. 10a, 13:52

Ziburuko Kaskarotenea Ikastolari laguntzeko, ekarpen ekonomikoa egin dute Durangoko txosna batzordeko kideek. Zapatuan Ziburuko manifestazioan izan ziren euretako batzuk, eta argazkia ateara zuten Kaskarotena ikastolako arduradunekin. 

Seaskak emandako datuen arabera, Ziburutik Zokoara 6.000 lagunek parte hartu zuten Ziburuko ikastola babesteko manifestazioan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!