'Whatsapp' zerbitzua ipini dute Durango Kiroletan

Anboto 2014ko aza. 10a, 13:08

Durango Kirolak erakunde autonomoaren instalazioen erabiltzaileek Whatsapp bidez informatu ahalko dute hemendik aurrera.

Kiroldegira edo igerilekuetara doazenek, adibidez, zalantzak argitu eta informazioa eskatzeko bide berri bat edukiko dute. Izan ere, Whatsapp aplikazioa eskuragarri jarri dute, 608 052 516 telefonoan. Mari Jose Balier Durango Kiroletako presidenteak azaldu duenez, orain arteko komunikazio kanalak ere martxan egongo dira, aurrez aurrekoak eta telefono deiak, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!